Oseas 8:1-6 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. «Hartu ezpainetan adarra!Arranoa bezala datorkiozoritxarra gainera Jaunaren herriari,nire ituna hautsi baitute,nire irakaspenaren aurkajarri baitira.

2. Deiadar egiten didate:“Israelen Jainko aitortzen zaitugu”.

3. Baina Israelekbazter utzi du ongia;etsaiak pertsegituko du.

4. Nik aukeratu gabeakizendatu dituzte errege,nire oniritzirik gabehautatu dituzte buruzagiak.Beren zilar eta urrezjainko-irudiak egin dituzte,beren buruaren galbide.

5. Higuingarria Samariakgurtzen duen zekorra!Haserre-sutan nagonire herriaren aurka:noiz helduko ote zaretegarbi izatera?

6. Irudi hori Israelgo artisau batekegina da, eta ez da jainko.Samariaren zekorrazati-zati egingo dute.

Oseas 8