Oseas 13:11-15 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

11. Haserreturik, erregea eman nizuneta, sumindurik,kendu egingo dizut orain.

12. Efraimen bekatua gogoan daukat,haren hutsegiteak ongi jasoak ditut.

13. Haur zoro baten antzeko da Israel:amari erdiminak iristean,ez da aterabidean jartzen.

14. Eta Hildakoen Egoitzatikatera egingo ote ditut?Heriotzatik askatu egingo ote ditut?Herio, non dituk heure izurriak?Herio-leize,non dituk heure gaitzak?Ez dut gupidarik bihotzean».

15. Efraim bere senideen arteanjori ageri bada ere,hego-haizea bidaliko du Jaunakbasamortuan gora:Efraimen urburua lehortuko du,iturriak agortuko.Altxorreko bitxi eder guztiakeraman egingo dizkiote.

Oseas 13