Oseas 10:6-10 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

6. Hura ere Asiriara eramango dute,errege handiari eskaintzeko.Lotsak hartuko du Efraim,lotsagarri izango da Israel,bere burutazioengatik.

7. Samariarenak egin du:badoa haren erregea,ezpala ur-azalean bezala.

8. Hondatuak izango diramuinoetako sasikultu-lekuak,Israeli huts egitera eragin ziotenak.Sasiak eta laharrakhartuko ditu aldareak.Orduan, honela esango diete mendiei:«Ezkuta gaitzazue»,eta muinoei:«Eror zaitezte gure gainera».

9. Honela dio Jaunak:«Gibeako garaian hasita,bekatuan ari da Israel.Orduz gero, ez da aldatu.Beraz, guduak Gibean bertanharrapatuko ditu gaizkileak.

10. Zigortzea erabaki dut:herriak haien aurka bilduko dira,behin eta berrizko bekatuenordaina emateko.

Oseas 10