Nehemias 8:3-5 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

3. Eta goizetik eguerdiraino Ur-ate aurreko plazan batzar osoari irakurtzen aritu zitzaion. Herria adi-adi zegoen.

4. Esdras lege-maisua hartarako egin zuten oholtza gainean zegoen zutik; eskuinean Matitias, Xema, Anaias, Urias, Hilkias eta Maaseias zituen; ezkerrean, aldiz, Pedaias, Mixael, Malkias, Haxum, Haxbadana, Zakarias eta Mexulam.

5. Zabaldu zuen Esdrasek liburua herri osoaren aurrean, denak begira zituela; liburua zabaltzearekin batera, herri osoa zutitu egin zen.

Nehemias 8