Nehemias 8:12-16 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

12. Joan zen, bada, herri osoa jan/edatera, eta zer janik ez zuenari ere banatu zioten; pozaren pozez egin zuten jai, ulertu baitzituzten entzundako hitzak.

13. Hurrengo egunean, herri osoko familiaburuak, apaizak eta lebitarrak Esdras lege-maisuaren ondora bildu ziren legeak irakasten duena hobeki aztertzeko.

14. Eta Jaunak Moisesen bidez eman zuen legean agindu hau aurkitu zuten: israeldarrek etxoletan bizi behar zutela zazpigarren hileko jaietan,

15. eta Jerusalemen eta beste hiri guztietan hauxe iragarri behar zutela: «Atera mendira eta ekarri handik olibondo, pinu, mirto, palmondo eta orridun zuhaitzen adarrak, etxolak egiteko».

16. Orduan, adarrak ekartzera joan eta etxolak egin zituen herriak: batak bere etxe gainean, besteak Jainkoaren etxeko atarietan nahiz Ur-ateko plazan nahiz Efraimen ateko plazan.

Nehemias 8