11. Itzuli gaur bertan beren landa, mahasti, olibadi eta etxeak, eta barkatu aurreratutako diru, gari, ardo eta olioa.
12. Nire proposamena onartu eta erantzun zidaten:—Itzuliko dizkiegu, bada, eta ez diegu deus eskatuko.Deitu nien, orduan, apaizei, eta haien aurrean zin eginarazi nion jendeari hitzemana beteko zuela.
13. Ondoren, nire jantziaren sakela astindu nuen, esanez:—Astindu dezala honela Jainkoak, bere etxetik eta ondasunetatik kanpora botaz, emandako hitza betetzen ez duena! Hustua eta esku-hutsik gera bedi halakoa!—Amen! —erantzun zuen batzar osoak, eta Jauna goretsi zuen. Herriak bete zuen emandako hitza.