Nehemias 11:8-14 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

8. gainera, Gabai eta Salai; 928 benjamindar guztira.

9. Zikriren seme Joel zen hauen taldeburu, eta Hasenuaren seme Juda hiriko bigarren buru.

10. Apaizak: Jedaias, Joiariben semea; Jakin;

11. Seraias Hilkiasen semea —hau Mexulamena, hau Tzadokena, hau Meraiotena, hau Ahitubena, Jainkoaren etxeko apaiz nagusiarena—

12. eta Jainkoaren etxeko lanetan ziharduten haren ahaideak: guztira, 822 lagun; gainera, Adaias Jerohamen semea —hau Pelaliasena, hau Amtzirena, hau Zakariasena, hau Paxhurrena, hau Malkiasena—

13. eta haren ahaide familiaburuak: guztira, 242; gainera Amasai Azarelen semea —hau Ahzairena, hau Mexilemotena, hau Imerrena—

14. eta haren ahaideak, denak armagizonak: guztira, 128. Hauen taldeburu Hagedolimen seme Zabdiel zen.

Nehemias 11