Negar Kantak 2:20-22 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

20. Begira, Jauna, ikus nor darabilzun horrela.Beren haurrak, berek hazitako haurtxoak,jan behar emakumeek!Jaunaren santutegian dituzte hiltzen apaizak eta profetak!

21. Zahar eta gazte,hor daude kaleetan zehar lurrean etzanik;nire neska-mutilak ezpataz jota erori dira.Zeure haserre-egunean hil dituzu, erruki gabe garbitu.

22. Jaiegunetarako jendea bezala,ugari bildu dizkidazu izu-ikarak inguruan.Zure haserre-egunean, Jauna,ezin izan du inork ihes egin edo bizirik atera.Nik hazi eta hezi nituenak, etsaiak garbitu ditu.

Negar Kantak 2