Mikeas 7:3-6 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

3. prest dituzte bi eskuakkalte egiteko:buruzagiak eta epaileakeskupekoa eskatzen dute,handikiekberen diru-gosea adierazten;eta bat datoz denaknork berea egiteko.

4. Haietan onena, asuna bezalakoa;zuzenena, sasia bezalakoa.Baina badator kontuak hartzeko eguna,zuen begirale profetakiragarritakoa;orduan,estu eta larri sentituko zarete.

5. Ez fidatu lagun hurkoaz,ezta adiskideaz ere;kontuz zer esaten diozunemazteari berari ere.

6. Izan ere, semeak aita iraintzen du,alaba amaren aurka ateratzen daeta erraina amaginarrebaren aurka.Nork bere etxekoak ditu etsai.

Mikeas 7