Mikeas 1:11-15 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

11. Zoazte hiritik, Xafirko jendeok,biluzik eta lotsaz beterik.Tzaanango jendeaez da hiritik aterako.Dolu dagite Bet-Etzelgoek,ez baitute laguntzarik izango.

12. Maroteko jendeakzoriona espero zuen;Jaunak, ordea, zoritxarra bidali duJerusalemgo ateetaraino.

13. Jarri zeuen usteazaldi eta guda-gurdietan,Lakixen bizi zaretenok;zuek eraman zenutenJerusalem bekatura,Israelen antzeraerrebelatu baitzineten.

14. Zapuztu ezazue Morexet-Gat hiria.Akzib hiriaren laguntzaustel aterako zaie Israelgo erregeei.

15. Marexan bizi zaretenok,bidaliko dizue Jaunak berriromenderatuko zaituztena.Israelgo buruzagi ospetsuakAdulamgo haitzuloanbabestuko dira.

Mikeas 1