2. Berrogei gau eta berrogei egunez egon zen han, barau eginez, eta azkenik gosetu egin zen.
3. Hurbildu zitzaion, orduan, tentatzailea eta esan zion:—Jainkoaren Semea zarenez, agindu harri hauek ogi bihurtzeko.
4. Jesusek erantzun zion:—Liburu Santuetan idatzia dago: Gizakia ez da ogiz bakarrik bizi, baizik Jainkoak esaten duenetik bizi da.
5. Ondoren, deabruak hiri santura, Jerusalemera, eraman zuen eta, tenpluaren goreneko ertzera jasorik,
6. esan zion:—Jainkoaren Semea zarenez, bota zeure burua behera, idatzia baitago: Bere aingeruei aginduko die zu zaintzeko. Eta besoetan eramango zaituzte, harriekin estropezu egin ez dezazun.
7. Baina Jesusek erantzun:—Hau ere idatzia dago: Ez tentatu Jauna, zeure Jainkoa.
8. Berriro, deabruak hartu eta mendi garai batera eraman zuen; munduko erreinu guztiak beren handi-ederrean erakutsi