1. Orduan, Espirituak basamortura eraman zuen Jesus, deabruak tenta zezan.
2. Berrogei gau eta berrogei egunez egon zen han, barau eginez, eta azkenik gosetu egin zen.
3. Hurbildu zitzaion, orduan, tentatzailea eta esan zion:—Jainkoaren Semea zarenez, agindu harri hauek ogi bihurtzeko.
4. Jesusek erantzun zion:—Liburu Santuetan idatzia dago: Gizakia ez da ogiz bakarrik bizi, baizik Jainkoak esaten duenetik bizi da.