Mateo 26:28-32 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

28. hau nire odola baita, Jainkoarekiko ituna berrituko duena, bekatuak barkatzeko guztien alde isuria.

29. Egia esan, hemendik aurrera ez dut gehiago ardorik edango, neure Aitaren erreinuan zuekin ardo berria edan arte».

30. Gorazarreak kantatu ondoren, Oliamendira abiatu ziren.

31. Jesusek esan zien: «Zuek guztiok niregan duzuen sinesmenak huts egingo du gaur gauean, honela baitago idatzia Liburu Santuetan: Joko dut artzaina eta ardiak sakabanatu egingo dira.

32. Baina piztu ondoren, aurretik joango natzaizue Galileara».

Mateo 26