Mateo 22:17-21 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

17. Emaguzu, bada, zeure iritzia: zilegi al da Zesarri zerga ordaintzea, bai ala ez?

18. Haien maltzurkeria igarriz, Jesusek esan zien:—Zergatik zatozkidate zirika, itxurazaleok?

19. Ea, erakutsi zerga-txanpona.Haiek denario bat aurkeztu zioten.

20. Jesusek galdetu zien:—Norenak dira irudi eta izen hauek?

21. Erantzun zioten:—Zesarrenak.Jesusek, orduan:—Eman, bada, Zesarrena Zesarri eta Jainkoarena Jainkoari.

Mateo 22