Mateo 22:16-20 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

16. Beraz, ikasle batzuk bidali zizkioten, Herodesen alderdikoekin, galdetzera:—Maisu, badakigu egiazale zarena eta Jainkoaren bidea behar bezala irakasten duzuna; inoren zeresanak ez dizu axolarik, ez baitiozu begiratzen gizakiaren itxurari.

17. Emaguzu, bada, zeure iritzia: zilegi al da Zesarri zerga ordaintzea, bai ala ez?

18. Haien maltzurkeria igarriz, Jesusek esan zien:—Zergatik zatozkidate zirika, itxurazaleok?

19. Ea, erakutsi zerga-txanpona.Haiek denario bat aurkeztu zioten.

20. Jesusek galdetu zien:—Norenak dira irudi eta izen hauek?

Mateo 22