17. Eta haiek bertan utzi eta hiritik kanpora atera zen, Betaniara, eta han eman zuen gaua.
18. Biharamun goizean, berriro hirira zetorrela, Jesus gosetu egin zen.
19. Pikondo bat bide-bazterrean ikusirik, bertara hurbildu zen, baina ez zuen aurkitu han hostoa besterik. Orduan, pikondoari esan zion: «Ez bedi hiregandik gehiago fruiturik sor!»Eta bat-batean ihartu egin zen pikondoa.
20. Hori ikusirik, harritu egin ziren ikasleak eta galdetu zioten Jesusi:—Nolatan ihartu da bat-batean pikondoa?
21. Jesusek erantzun:—Benetan diotsuet: Zalantza gabeko sinesmena baldin baduzue, ez duzue pikondoarena bakarrik egingo; baizik eta «Ken hadi hortik eta amildu itsasora» mendi honi esaten badiozue, halaxe gertatuko da.