Mateo 18:28-31 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

28. «Baina zerbitzari hark, irten orduko, diru pixka bat zor zion zerbitzu-lagun batekin egin zuen topo eta, lepotik heldurik eta ito beharrean, esaten zion: “Emadak zor duana”.

29. Laguna oinetara erori zitzaion, erreguka: “Emadak astia, eta dena ordainduko diat”.

30. Baina hark ezetz. Eta joan eta kartzelan sartu zuen, zorra ordaindu arte.

31. «Gertatua ikusirik, beste zerbitzariak biziki nahigabetu ziren, eta guztiaren berri nagusiari ematera joan ziren.

Mateo 18