Mateo 14:26-30 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

26. Aintziran ibiltzen ikusi zutenean, ikasleak izutu egin ziren, mamuren bat zelakoan; eta beldurraren beldurrez oihuka hasi ziren.

27. Baina Jesusek berehala hitz egin zien eta esan:—Lasai! Neu naiz. Ez beldurtu!

28. Orduan, Pedrok esan zion:—Jauna, benetan zeu bazara, agindu iezadazu ur gainean zuregana joateko.

29. Jesusek erantzun:—Zatoz.Pedro ontzitik jaitsi eta Jesusengana abiatu zen ur gainean oinez.

30. Baina, haizearen indarra nabaritzean, beldurra sartu zitzaion, eta, hondoratzen hasi zelarik, deiadar egin zuen:—Jauna, salba nazazu.

Mateo 14