Mateo 13:1-4 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Egun batez, Jesus etxetik atera eta aintzira-ertzean eseri zen.

2. Eta hainbeste jende bildu baitzitzaion ondora, txalupa batera igo eta eseri egin zen. Jende-taldea, berriz, hondartzan zegoen.

3. Eta luze hitz egin zien parabola bidez. Honela mintzatu zitzaien: «Atera zen behin ereilea hazia ereitera.

4. Ereitean, zenbait ale bide-bazterrean erori zen, eta txoriek etorri eta jan egin zuten.

Mateo 13