Markos 9:10-13 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

10. Agindu hau bete zuten, baina «hildakoen artetik pizte» horrekin zer adierazi nahi ote zien ziharduten beren artean.

11. Eta galdetu zioten:—Zergatik diote lege-maisuek lehenbizi Eliasek etorri behar duela?

12. Jesusek erantzun:—Lehenbizi Eliasek etorri eta dena Jaunak nahi bezala eraberritu behar baldin badu, nolatan diote Liburu Santuek Gizonaren Semeak asko sufritu behar duela eta arbuiatua izan?

13. Hau diotsuet gainera: Elias etorri da, baina gogoak emandako guztia egin diote, hartaz idatzia zegoen bezala.

Markos 9