Markos 8:30-33 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

30. Eta Jesusek inori ere ez esateko agindu zien zorrotz.

31. Orduan, irakasten hasi zitzaien, Gizonaren Semeak asko sufritu behar zuela; zahar, apaizburu eta lege-maisuek gaitzetsi egingo zutela eta hil; eta hiru egunen buruan piztu egingo zela.

32. Argi eta garbi mintzatzen zitzaien honetaz. Pedro, Jesus aparte harturik, gogor egiten hasi zitzaion.

33. Baina Jesusek, itzuli eta ikasleei begira, gogor eraso zion Pedrori, esanez:—Alde nire ondotik, Satanas! Hire asmoak ez dituk Jainkoarenak, gizakiarenak baizik.

Markos 8