4. Azokatik etxeratzean ere, ez dute jaten garbikuntza egin gabe; eta badute beste hamaika ohiturazko betebehar: hala nola edalontzi, pitxer eta suilen garbiketa.
5. Horrela bada, galdera hau egin zioten fariseuek eta lege-maisuek Jesusi:—Zergatik ez dute zure ikasleek zaharren ohiturari dagokionez jokatzen? Nolatan jaten dute esku kutsatuekin?
6. Jesusek erantzun zien:—Itxurazaleok halakook! Ederki asko esan zuen zuetaz Isaias profetak, honako hau idatzi zuenean: Herri honek ezpainez ohoratzen nau, baina niregandik urrun du bihotza;
7. alferrik naute gurtzen; hauen irakaspena giza agindu hutsa.
8. «Zuek, Jainkoaren agindua bazterrera utzi eta giza ohiturari eusten diozue».
9. Eta jarraitu zuen:—Lasai zokoratzen duzue Jainkoaren agindua zeuen usadioak ezartzeko!