Markos 7:22-26 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

22. adulterioak, diru-gosea, gaiztakeriak, maltzurkeria, lasaikeria, bekaizkeria, irainak, harrokeria, burugabekeria.

23. Gaiztakeria guztiok barrutik irteten dira, eta hauek dute gizakia kutsatzen.

24. Handik, Tiro aldera joan zen Jesus. Etxe batean sartu zen, eta ez zuen inork jakiterik nahi; baina ezin izan zen ezkutuan egon.

25. Alaba espiritu gaiztoak hartua zeukan emakume bat, Jesusen berri jakin zuenekoxe, etorri eta oinetan ahuspeztu zitzaion.

26. Emakumea jentila zen, feniziarra. Eta bere alabagandik deabrua bota zezala eskatzen zion Jesusi.

Markos 7