Markos 5:7-11 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

7. Eta deiadarka esan zion:—Zer duzu nirekin, Jesus, goi-goiko Jainkoaren Seme horrek? Jainkoarren, ez nazazu oinazetu!

8. Izan ere, Jesusek agindu hau emana baitzion: «Irten gizon horrengandik, espiritu gaizto hori!»

9. Orduan, galdetu zion:—Nola duk izena?Hark erantzun:—Taldea, asko gara eta.

10. Eta otoi eta otoi eskatzen zion ez zitzala lurralde hartatik kanpora bidal.

11. Txerri-talde handia zebilen mendi inguru hartan, uxarrean.

Markos 5