Markos 5:5-10 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

5. Gau eta egun hilobi artean eta mendirik mendi ibili ohi zen etengabe, marrumaka eta bere burua harriz joka.

6. Jesus urrundik ikustean, lasterka joan eta aurrean ahuspeztu zitzaion.

7. Eta deiadarka esan zion:—Zer duzu nirekin, Jesus, goi-goiko Jainkoaren Seme horrek? Jainkoarren, ez nazazu oinazetu!

8. Izan ere, Jesusek agindu hau emana baitzion: «Irten gizon horrengandik, espiritu gaizto hori!»

9. Orduan, galdetu zion:—Nola duk izena?Hark erantzun:—Taldea, asko gara eta.

10. Eta otoi eta otoi eskatzen zion ez zitzala lurralde hartatik kanpora bidal.

Markos 5