Markos 3:25-33 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

25. Bere baitan zatiturik dagoen familiak ezin du iraun.

26. Era berean Satanasek ere, bere buruaren aurka jaiki eta zatiturik badago, ezin du iraun; harenak egin du.

27. Ez daiteke inor indartsu baten etxera lapurretara joan, aldez aurretik hura lotzen ez badu; orduan bai, harrapa ditzake haren etxeko ondasunak.

28. Benetan diotsuet: Dena barkatuko die Jainkoak gizakiei, bekatuak eta egin litzaketen birao guztiak;

29. baina Espiritu Santuaren kontra birao egiten duenak ez du inoiz barkamenik izango: errudun izango da betiko».

30. Espiritu gaiztoa zeukala ziotenei erantzun zien hau.

31. Jesusen ama eta anai-arrebak iritsi ziren. Kanpoan gelditurik, deiarazi egin zuten.

32. Jende asko zegoen haren inguruan eserita, eta esan zioten:—Adizu, ama eta anai-arrebak kanpoan dituzu zeure bila.

33. Hark erantzun:—Nor dira nire ama eta nire anai-arrebak?

Markos 3