45. Ehuntariaren argibideak jaso ondoren, gorpua eramateko baimena eman zion Joseri.
46. Honek izara bat erosi eta, Jesus gurutzetik eraitsirik, izaran bildu zuen eta haitzean zulaturiko hilobi batean ezarri. Gero, harri bat irauliz, hilobiko sarrera itxi zuen.
47. Magdalako Maria eta Maria, Joseren ama, non ezartzen zuten begira zeuden.