Markos 15:12-17 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

12. Berriro mintzatu zitzaien Pilato:—Eta zer egin behar dut juduen errege deitzen duzuen honekin?

13. Jendeak, orduan, oihu:—Gurutzera hori!

14. Eta Pilatok:—Zer oker egin du, bada?Haiek, are eta oihu handiagoz:—Gurutzera hori!

15. Orduan, Pilatok, jendeari poz emateagatik, Barrabas askatu zien eta Jesus, zigorkarazi ondoren, haien eskuetara eman zuen, gurutziltza zezaten.

16. Soldaduek gobernariaren jauregira sartu zuten Jesus, eta gudari-taldeko denak bildu zituzten.

17. Purpurazko jantzia ipini zioten soinean eta arantzaz egindako koroa buruan.

Markos 15