Markos 14:36-39 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

36. Honela zioen: «Abba, Aita! Zure esku dago guztia; urrun ezazu niregandik edari samin hau! Baina egin bedi zure nahia, ez nirea».

37. Ikasleengana joan eta lotan aurkitu zituen. Pedrori esan zion: «Simon, lotan? Ordubete ere ezin izan zara erne egon?

38. Zaudete erne eta egizue otoitz, tentaldian ez erortzeko: gogoz kartsu izan arren, ahula baita gizakia».

39. Berriro aldendu eta otoitz egin zuen, lehengo hitz berak esanez.

Markos 14