Markos 12:1-4 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Jesus parabola bidez hitz egiten hasi zitzaien: «Gizon batek mahastia landatu zuen eta harresiz inguratu; lurrean dolarea egin eta mahastizainaren dorrea eraiki zuen. Gero, nekazari batzuei errentan utzirik, urrutira joan zen.

2. Bere garaian, morroi bat bidali zien nekazariei, mahastiaren fruitutik zegokion partea jasotzera.

3. Baina haiek morroia hartu, jo eta esku-hutsik bidali zuten.

4. Berriro beste morroi bat bidali zien; hau ere buruan zauritu eta irainez bete zuten.

Markos 12