Markos 11:6-9 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

6. Jesusek esandakoa erantzun zieten, eta haiek astakumea utzi.

7. Jesusi eramanik, beren jantziak astakumeari bizkarrean ezarri zizkioten, eta Jesus gainean eseri zen.

8. Askok jantziak zabaltzen zituzten bidean; beste batzuek, berriz, bazterretan bildutako adar-hostoak.

9. Aurretik eta atzetik zihoazenek honela zioten oihuka: «Hosanna! Bedeinkatua Jaunaren izenean datorrena!

Markos 11