Lukas 7:31-34 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

31. «Norekin konparatuko dut, bada, gizaldi honetako jendea? Noren antzeko dira?

32. Plazan eseriak dauden mutikoen antzeko dira, honela ari baitzaizkio elkarri: “Jo dizuegu txistua eta zuek dantzarik ez; hiletak jo eta zuek negarrik ez”.

33. «Etorri baita Joan Bataiatzailea, ez jan eta ez edan egiten ez duela, eta burutik egina dagoela diozue.

34. Etorri da Gizonaren Semea, jaten eta edaten duela, eta esaten duzue: “A zer tripazain eta mozkorra, zergalari eta bekatarien laguna!”

Lukas 7