Lukas 7:14-17 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

14. Aurreraturik, hilkutxa ukitu zuen, eta zeramatenak gelditu egin ziren. Orduan, esan zuen: «Gazte, zuri diotsut: Jaiki!»

15. Jaiki zen hildakoa eta hizketan hasi, eta Jesusek amari bihurtu zion.

16. Denak beldurrak hartu zituen, eta Jainkoa goresten zuten, esanez: «Profeta handi bat sortu da gure artean». Baita ere: «Jainkoa bere herria salbatzera etorri da».

17. Judea eta inguruko lurralde guztian zabaldu zen gertaera honen berri.

Lukas 7