Lukas 7:1-5 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Herriari egindako hitzaldi hau amaiturik, Jesus Kafarnaumen sartu zen.

2. Bazen han erromatar ehuntari bat, eta honek morroi bat zuen oso maitea; morroia gaizki zegoen, hilzorian.

3. Jesusen berri entzunik, judu-buruzagi batzuk bidali zizkion, morroia sendatzera etortzeko erreguaz.

4. Joan ziren Jesusengana, eta arren eta arren eskatu zioten: «Merezi du zuk hori egitea,

5. maite baitu gure herria eta berak egin digu sinagoga ere».

Lukas 7