Lukas 4:1-4 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Jesus Espiritu Santuaz betea itzuli zen Jordandik. Espirituak eramanik, basamortuan barrena ibili zen

2. berrogei egunez, deabruak tentatzen zuela. Egun haietan ez zuen ezer jan, eta azkenean gosetu egin zen.

3. Deabruak esan zion, orduan:—Jainkoaren Semea zarenez, agindu harri honi ogi bihurtzeko.

4. Jesusek erantzun zion:—Liburu Santuan idatzia dago: Gizakia ez da ogiz bakarrik bizi.

Lukas 4