Lukas 3:4-8 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

4. Horrela, Isaias profetaren liburuan idatzirik dagoena gertatu zen: Ahots bat oihuka ari da basamortuan: Prestatu bidea Jaunari, zuzendu bidexkak hari.

5. Bete daitezela sakanak, beheratu mendi-muinoak; bihur bitez zelai eta lautada paraje latz eta malkarrak.

6. Orduan, gizaki guztiek ikusiko dute Jainkoak ematen duen salbamena.

7. Honela esaten zion Joanek bataiatzera zetorkion jendeari: «Sugekumeok! Nork esan dizue gainean duzuen haserre-zigorrari ihes egingo diozuela?

8. Ager ezazue zeuen egiteetan bihozberrituak zaudetela, eta ez hasi “Abrahamen ondorengo gara” esaten. Egia esan, honako harri hauetatik ere atera ditzake Jainkoak Abrahamen ondorengoak.

Lukas 3