Lukas 24:26-29 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

26. Ez ote zuen Mesiasek hori guztia sufritu behar bere aintzara iristeko?

27. Eta, Moisesengandik hasi eta profetaz profeta, Liburu Santuek berari buruz zioten guztia azaldu zien.

28. Zihoazen herrixkara hurbildu zirenean, aurrera jarraitzeko keinua egin zuen Jesusek.

29. Baina haiek arren eta arren eskatu zioten: «Geldi zaitez gurekin, berandu baita eta iluna gainean dugu». Eta herrian sartu zen haiekin gelditzeko.

Lukas 24