Lukas 22:46-50 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

46. eta esan zien: «Nola zaudete lo? Jaiki eta egin otoitz, tentaldian ez erortzeko».

47. Jesus hizketan ari zela, jende-multzo bat azaldu zen; Hamabietako bat, Judas zeritzana, zetorren haien buru, eta Jesusengana hurbildu zen musu ematera.

48. Jesusek esan zion: «Judas, musu batez saltzen al duzu Gizonaren Semea?»

49. Gertatzera zihoanaz oharturik, Jesusen inguruan zeudenek esan zioten: «Jauna, erasoko al diegu ezpataz?»

50. Eta haietako batek apaiz nagusiaren morroia jo eta eskuineko belarria moztu zion.

Lukas 22