39. Aurretik zihoazenek gogor egiten zioten, isil zedin; baina hark areago oihu:—Daviden Semea, erruki zakizkit!
40. Jesusek, gelditurik, beregana ekartzeko agindu zuen. Hurbildu zenean, galdetu zion:
41. —Zer nahi duzu niregandik?Hark erantzun:—Berriro ikustea, Jauna!
42. Jesusek esan zion:—Ikusi, bada; zeure sinesmenak sendatu zaitu.