Lukas 18:28-31 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

28. Pedrok esan zuen:—Hara, guk, genituen guztiak utzirik, zuri jarraitu dizugu.

29. Jesusek erantzun:—Benetan diotsuet: Jainkoaren erregetzagatik etxea, emaztea, senideak, gurasoak eta seme-alabak uzten dituenak

30. mundu honetan askoz gehiago jasoko du, eta datorren munduan betiko bizia.

31. Hamabiak beregana bildurik, Jesusek esan zien: «Hara, Jerusalemera igotzen ari gara, eta han beteko da profetek Gizonaren Semeaz idatzi duten guztia.

Lukas 18