Lukas 18:1-7 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Etengabe egin behar zutela otoitz eta ez zutela etsi behar adierazteko, parabola hau esan zien Jesusek:

2. «Bazen hiri batean epaile bat, ez Jainkoari beldurrik, ez gizakiari begirunerik ez ziona.

3. Bazen hiri berean emakume alargun bat ere. Hau epaileagana joaten zen eskatzera: “Egidazu justizia etsaiarekiko auzian”.

4. Luzaroan epaileak ez zion jaramonik egin, baina azkenean bere baitan esan zuen: “Ez diot Jainkoari beldurrik, ezta gizakiari ere begirunerik;

5. baina, alargun hau gogaikarri zaidanez, egiodan justizia, etengabeko buruhausterik eman ez diezadan”».

6. Eta honela bukatu zuen Jaunak: «Begira zer dioen epaile zuzengabeak.

7. Eta Jainkoak ez ote die justizia egingo gau eta egun deiadarka ari zaizkion bere aukeratuei? Zain edukiko ote ditu luzaroan?

Lukas 18