Lukas 17:8-16 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

8. Ez ote dio beste hau esaten: “Presta iezadak afaria, jantzi amantala eta zerbitza nazak, nik afaldu bitartean; ondoren, afalduko duk hik”?

9. Morroiari esker ona zor ote dio agindua bete duelako?

10. Zuek ere berdin: agindu zaizuen guztia egin eta gero, esan: “Morroi gizagaixo batzuk gara; egin behar genuena besterik ez dugu egin”».

11. Jerusalemera bidean, Samarian eta Galilean barrena zihoan Jesus.

12. Herri batean sartzerakoan, hamar legendun atera zitzaizkion bidera. Urruti gelditurik,

13. deiadarka esan zioten:—Jesus, Maisu, erruki zakizkigu!

14. Jesusek, ikustean, esan zien:—Joan eta azaldu apaizengana.Bidean zihoazela, garbi gelditu ziren.

15. Haietako bat, sendatua zegoela oharturik, Jainkoa deiadarka goratuz itzuli

16. eta Jesusen oinetara ahuspez erori zen, eskerrak emanez; samariarra zen bera.

Lukas 17