Lukas 1:48-68 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

48. Bere mirabe ezerez honenganjarri ditu begiak;horregatik, dohatsu deituko nauteguztiek gaurdanik.

49. Gauza handiak egin ditunire alde Ahalguztidunak.Santua da

50. eta gizaldiz gizaldi errukitsuabegirune diotenentzat.

51. Bere indar guztiaz jokatu du:buru-harroak suntsitu ditu,

52. ahaltsuak goi-postuetatik botaeta ezerezak gora jaso;

53. ondasunez bete ditugose zeudenak,eta esku-hutsik bidali aberatsak;

54. lagun etorri zaio bere herri Israeli,bere errukiaz oroiturik:

55. hala hitzemana ziengure arbasoei,Abrahami eta ondorengoeibetiko».

56. Mariak hiruren bat hilabete egin zituen Elisabetekin; gero, etxera itzuli zen.

57. Denbora bete zitzaionean, Elisabetek semea izan zuen.

58. Jakin zuten auzokoek eta ahaideek zein erruki handia izan zion Jaunak, eta harekin batean poztu ziren.

59. Jaio eta zortzi egunera, haurra erdaintzera joan ziren, eta aitaren izena ipini nahi zioten, Zakarias.

60. Baina amak esan zuen:—Ez, Joan izango du izena.

61. Esan zioten:—Ez duzu senitartean inor izen horretakorik.

62. Orduan, aitari galdetu zioten keinuka, ea zein izen nahi zion jarri.

63. Hark oholtxo bat eskatu zuen eta bertan idatzi: «Joan du izena». Denak harriturik gelditu ziren.

64. Bat-batean, mihia askatu zitzaion Zakariasi, eta berriro hitz egiten eta Jainkoa goresten hasi zen.

65. Auzoko guztiak beldurrak hartu zituen, eta Judeako mendialde guztian zabaldu zen gertatuaren berri.

66. Entzuten zuten guztiek beren baitarako esaten zuten: «Zer izango ote da ume hau?» Zeren Jauna lagun baitzuen.

67. Zakarias, haurraren aita, Espiritu Santuaz beterik, profeta bezala mintzatu zen, esanez:

68. «Bedeinkatua Jauna,Israelen Jainkoa,bere herriarengana etorrieta askatu duena!

Lukas 1