Lukas 1:1-4 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Teofilo agurgarria, askok ekin diote gure artean izan diren gertakarien historia idazteari,

2. hasieran begizko testigu eta gero berri onaren predikari izandakoek jakinarazi digutenaren arabera.

3. Neuri ere on iruditu zait dena bere harian zuretzat idaztea, hasieratik guztia zehatz-mehatz aztertu ondoren,

4. jaso dituzun irakaspenak zein finkatuak dauden ikus dezazun.

Lukas 1