Lebitarrena 9:21-24 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

21. Gero, bularra eta eskuineko izterra aurkeztu zituen, Jaunak Moisesi agindu bezala, errituzko aurkezpen-keinua eginez.

22. Barkamen-opari, erre-opari eta elkartasun-oparien eskaintza amaitu zuenean, Aaronek, herriaren gainera eskuak jasorik, bedeinkatu egin zuen, eta ondoren aldaretik jaitsi egin zen.

23. Moises eta Aaron elkarketa-etxolan sartu ziren; berriro irtetean, herria bedeinkatu zuten. Orduan, Jaunaren presentzia aintzatsua agertu zitzaion herri osoari.

24. Jaunaren aurretik sua atera zen eta aldare gaineko erre-oparigaia eta gantzak kiskali zituen. Hori ikustean, herri osoak oihu egin zuen pozez, eta ahuspez jarri zen.

Lebitarrena 9