Lebitarrena 4:2-4 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

2. «Esan israeldarrei: Norbaitek oharkabean bekatu egiten badu, Jaunak debekatua duen zerbait eginez, xedapen hauek beteko dituzue:

3. «Bekatu egin duena apaiz nagusia bada, horrela herri osoa errudun bihurtuz, zekor akats gabea eskainiko dio Jaunari, bekatuaren barkamen-oparitzat.

4. Jaunaren aurrera eramango du zekorra, elkarketa-etxolaren sarrerara, eta, eskua buruan ezarri ondoren, hil egingo du.

Lebitarrena 4