Lebitarrena 14:11-19 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

11. Garbikuntza egin behar duen apaizak Jaunaren aurrean, elkarketa-etxolaren sarreran, ezarriko du garbitu behar duena beraren opariekin.

12. Apaizak, bildotsetariko bat harturik, ordain-oparitzat eskainiko du, litro erdi bat olio rekin batera, eta Jaunari aurkeztuko, errituzko aurkezpen-keinua eginez.

13. Toki sakratuan hilko du bildotsa, barkamen-oparigaia eta erre-oparigaia hiltzen diren tokian. Ordain-oparia, barkamen-oparia bezala, apaizarentzat da; guztiz sakratua da.

14. «Gero, apaizak ordain-oparigaiaren odola hartu eta garbitu behar duenaren eskuineko belarria eta eskuineko eskuko eta eskuineko oineko erpuruak igurtziko ditu.

15. Litro erdi oliotik pixka bat hartu eta ezkerreko eskuan isuriko du,

16. eta, eskuineko behatza ezkerrean duen oliotan bustirik, zazpi bider zirtatuko du Jaunaren aurrean.

17. Garbitu behar duenaren eskuineko belarria eta eskuineko eskuko eta eskuineko oineko erpuruak igurtziko ditu eskuan duen olioaz, ordain-opariko bildotsaren odolaren gainean.

18. Eskuan gelditzen zaion olioa burura isuriko dio. Horrela, garbitu behar duenaren garbikuntza-ohikunea egingo du Jaunaren aurrean.

19. Gero, barkamen-oparia eskainiko du apaizak eta bere kutsaduratik garbitu behar duenaren aldeko garbikuntza-ohikunea egingo berriro. Ondoren, erre-oparigaia hilko du

Lebitarrena 14