Lebitarrena 13:7-11 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

7. «Baina apaizarengana joan eta garbitzat aitortua izan ondoren, zornea zabaldu egiten bazaio azalean, apaizarengana agertuko da berriro.

8. Apaizak, miatu ondoren, zornea azalean zabaldu zaiola egiaztatzen badu, kutsatutzat aitortuko du; legen-kasua da.

9. «Norbaiti legenarena bezalako zauria sortzen bazaio, apaizarengana eramango dute.

10. Apaizak miatu egingo du eta ikusten badu larruazalean handitu zuria duela, gaineko ilea zurituz doala eta haragi bizia ageri dela handituan,

11. legen zaharra du gaixoak larruazalean. Apaizak kutsatutzat aitortuko du eta ez du aparte edukiko, benetan kutsatua baitago.

Lebitarrena 13