Lebitarrena 11:8-11 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

8. «Ez duzue horien haragirik jango, ezta horien sarraskirik ukituko ere: animalia kutsatutzat edukiko dituzue.

9. «Uretako piztietatik, itsaso eta ibaietan hegalak eta ezkatak dituzten guztiak jan ditzakezue;

10. baina itsas eta ibai-uretako bizidunen artean, hegal eta ezkata gabeak debekatuak dituzue:

11. ez duzue horien haragirik jango eta horien sarraskiak higuingarritzat edukiko dituzue.

Lebitarrena 11