Kantarik Ederrena 8:3-6 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

3. Ezker besoaz dit lepotik heltzen,eta eskuinekoaz nau besarkatzen.

4. Jerusalemgo neskatxok, otoi,ez iratzarri ene maitea,utzi lo egiten,nahi duen arte.

5. Nor da, bere maitearen besotik,basamortuan gora datorren hori?Sagarrondopean iratzarri zaitut:han egon zen erdiminez zure ama,han oinazez zutaz erdi zena.

6. Ezar nazazu bihotzean zigilu bezala,besoan zigilu bezala.Herioa bezain gogorra maitasuna,Hildakoen Egoitza bezain iraunkorra maite-grina.Su eta gar da maitasuna,Jaunarengandiko sugar.

Kantarik Ederrena 8